Skip to the content.
banner_img1 banner_img2 banner_img3 banner_img4

Los alumnos de la UPV/EHU han realizado las intervenciones de sus sesiones con el alumnado de Primaria de cuatro centros educativos de Gipuzkoa.

GATAI, Gai Gatazkatsuak eta Album Ilustratuak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) hezkuntza berrikuntza proiektu bat da, IKDi3 hezkuntza eredua jarraitzen duena (IKDi3 23-31). 2023-2024 ikasturtean burutzen ari da Gipuzkoako Campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (eraikina II). Bertan parte hartzen dute Lehen Hezkuntza Gradua burutzen ari diren 3. mailako ikasleak. Bi irakasgai barnebiltzen dituen diziplinarteko proiektu bat da: Gizarte Zientziak eta beren didaktika II eta Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika, bertako irakasleak proiektuko koordinatzaile direlarik (Ursula Luna eta Amaia Serrano-Mariezkurrena irakasleak). Proiektu honen asmoa unibertsitate-ikastetxe arteko harremana sendotzea da, Ikaskuntza Zerbitzuaren bidez.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek, gelan, bi irakasgai hauetan, gai gatazkatsu bat nola landu daitekeen ikasten dute Gizarte Zientziei loturik. Gai horien lanketari garrantzia ematen zaie, bai gertaera historikoen bitartez (iraganekoak) zein egungo errealitateari hurbiltzeko moduen bitartez. Literaturako alorrean, album ilustratu generoaren ezaugarri eta interpretazioaz aritu dira, eta hezkuntza literarioa garatzeko baliabideak landu dituzte. Era berean, albumak genero multimodala izateaz gain, diziplinartekotasunaren bidez gai gatazkatsuetara gerturatzeko baliagarri direla ikusi dute”, diote Ursula Luna eta Amaia Serrano-Mariezkurrena irakasleak. Ikasleek taldeka album ilustratu bat landu dute gelan, hori nola kontatu, nola interpretatu, heziketa literarioaren araberako jarduerak nola planteatu, eta abar ikasiz. “Albumean lantzen den gai gatazkatsua LHko ikasleekin nola jorratu ikasi dute (hausnarketarako galderak nola diseinatu, zein baliabide aukeratu pentsamendu kritikoa sustatzeko, etab.)”. Lantzen diren ardatz nagusiak dira: pentsamendu kritikoa, herritartasunerako hezkuntza, heziketa literarioa. Gai gatazkatsuak lantzeko orduan, aldiz, gaiak hiru bloke desberdinetan daude banatuta: memoria historikoa eta gatazka politikoak, generoa zein migrazioak eta giza eskubideak.

Albiste osoa irakurri