Skip to the content.
banner_img1 banner_img2 banner_img3 banner_img4

Ursula Luna

Ursula Luna Gizarte Zientzien sekzioko irakaslea da (Matematika, Zientzia esperimental eta Gizarte Zientzien didaktika saila) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Artearen Historian lizentziatua da eta Artearen Historia eta Musikan doktore (UPV/EHU). "Educación y Museos. Patrimonio, Identidad y Mediación Cultural" masterra burutu zuen Murciako Unibertsitatean, eta baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra Euskal Herriko Unibertsitatean.

GIPyPAC ikerketa taldeko kide da (Grupo de Investigación en Patrimonio y Paisajes Culturales) eta Red14 Sarearen parte (Red de investigación en enseñanza de las ciencias sociales. Doktoretza ondorengo hainbat egonaldi egin ditu Mexikon, Valladoliden eta Zaragozan, eta nazioarte mailako kongresuetan parte hartu du. Revista de Psicodidáctica aldizkariko Argitalpen Batzordeko kide da, eta baita aldizkariko zuzendariordea 2023tik.

Bere ikerketa lerroak Ondare Hezkuntzan eta Gizarte Zientzien Didaktikan oinarrituta daude. Gai gatazkatsuen inguruan lan egiten du, hala nola memoria historikoa edo generoa gizarte zientzien baitan. Scopus eta WoSen jasota dauden hainbat aldizkarietan argitaratu ditu bere lanak.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0003-1742-6035

Amaia Serrano-Mariezkurrena

Amaia Serrano-Mariezkurrena Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Lehen Hezkuntzan eta Atzerriko Hizkuntzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko Literatura Konparatua eta Ikasketa Literarioak masterra egin zuen (ikasle onenaren saria eskuratuta) eta doktorego programa berean defendatu zuen 36ko Gerra euskal nobelagintzan: memoria ikerketak narratologia kulturalaren ikuspegitik tesia, UPV/EHUren sari berezia jaso zuena.

LAIDA ikerketa taldeko kide izan da urte askoan eta HARIAK ikerketa taldeko kide da orain. Horrez gain, UPV/EHUko ikerketa proiektu ugaritan hartu du parte. Bere ikerlerroak kritika feminista, genero ikerketak, memoria historikoa eta memoria kulturala dira. Doktorego aurreko bi egonaldi egin ditu, UPPAn (Baiona) eta Aarhus Universistet-en (Danimarka), eta doktorego osteko egonaldia egin du Madrileko UAMen.

Heziketa literarioari buruzko irakasleentzako prestakuntza ikastaro ugari eman ditu EIBZn, Iralen, Galtzagorri Elkartean, UEUn eta Prest-Gara ikastaroetan. Haur eta Gazte literaturari buruzko ikerketa artikuluak eta liburu kapituluak idatzi ditu (eleberrigintzari, komikigintzari eta album ilustratuei buruz). Dibulgazioan ere aritu da, bai Argia aldizkariko liburu kritikan, baita HikHasi eta HaziHezi aldizkari pedagogikoetan ere.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0001-5336-6311

Nerea Permach

NereaPermach Nerea Permachen ibilbide akademikoa irakasleen heziketa literarioari loturiko ikerlerroari lotuta dago. Gaitasun literarioa Lehen Hezkuntzan; Irakurleak trebatzeko bidean (2022) izeneko tesiaren ondorio nagusia ikastetxeetako irakasleen hezkuntza literarioan dagoen formakuntza hutsune handia izan da. Horregatik, ahulgune horiek identifikatuta, proiektu honen bidez irakasleen eta irakaslegaien beharrei erantzuten hasteko ezinbesteko ekarpena izan da berea. Horrez gain, irakurketa literarioa Lehen Hezkuntzan nolakoa den ere aztertu izan du artikuluetan, baita irakurketa aukeraketaren inguruko auziari eta eskolako literatur kanonari buruz ere.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-1238-457X

Berta Echeberria

Berta Echeberria Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean Historian lizentziatu (2010), EHU eta Madrilgo Autonoma Unibertsitatean (UAM) Historia Garaikideko masterrean ikasle hoberenari (2011) saria eskuratu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra (EHU, 2017) burutu ditu. Historia Garaikidean doktorea, 2019. urtean Le Petit Paris. Presencia e influencia francesa en la configuración del San Sebastián moderno (1864-1920) nazioarteko doktorego tesia aurkeztu zuen.

Gaur egun, Donostiako EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako Haur Hezkuntzako Graduko koordinatzaile eta Irakasle atxikia da Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika sailean. Era berean, Valentin de Foronda Historia sozialeko Institutuko, Red 14 Gizarte Zientzien i(ra)kaskuntza ikerketa sareko eta OEPEko (Observatorio de Educación Patrimonial en España) partaide da. Haiei esker, ikerketa historikoa eta haien didaktika uztartzen ditu. Gizartean gai gatazkatsuak nahiz konstruktu kultural normatiboetatik at geratzen direnak ditu aztergai eta interesgune.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-0356-7833

Iñigo Lopez-Gazpio

Inigo Lopez-Gazpio Ingeniari informatikoa eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan (HAP) master eta doktorea. Egun Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala (KZAA) saileko kide eta UEUkide da. Ixa ikerketa taldean eta HiTZ teknologia zentroan dihardu ikerketan espazio semantikoen eta hizkuntza-eredu handien inguruan. Eskolak ematen ditu EHUko informatika fakultatean (Donostia) adimen artifizialarekin lotura duten irakasgaietan.

ORCID ID: https://orcid.org/0000-0002-7479-4718